XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prestig irratia.

Moskun eta honen lurraldean entzun daitekeen irratia egunero hogeita lau orduz.

Zilarrezko euria.

Mosku eta beronen lurraldean entzungai egunero, egunean hogeita lau orduz.

ART irratia.

Mosku eta beronen lurraldean entzungai egunero, egunean hogeita lau orduz.

Berbizkundea irratia.

Mosku eta hiriburu inguruetan entzun daitekeen irratia da hau, egunero hogeita lau orduz lanean diharduena.

Avto irratia.

Mosku hiriburuan du bere estaldura irrati honek, egunero emititzen du goizeko zortzietatik gauerdira artean.

Itsas-faroa irratia.

Moskutik Errepublika Burujabeen Batasun osora zabaltzen ditu bere emanaldiak.

Egun osoan zehar entzun daitekeen arren, hiriburu errusiarrean emanaldi etendura bat egiten du eguerdian: ordu bietatik hiruretara.

Irratiemisora irratia.

Mosku eta honen lurraldean entzun daiteke, egunero eta egunean hogeita lau orduz.

2.2. Telebista hiriburuan

Zortzi telebista errusiarrek dituzte euren ateak zabalik Errusiako hiriburuan.

Hedadura edo estaldura desberdinekoak dira: batzuk hiriburuan bertan ikus daitezke bakarrik, beste batzuk, ostera, Errusia osoan edo lehengo Soviet Batasuna osatzen zuten lurralde guztietan.

Telebista kateak ugaritu egin dira azken bost/sei urteotan.

Gaurko programazioak ez du Perestroika aurrekoaren ia itxurarik;

baina zerbaitek harritu baldin baditu ikusle errusiarrak telebistan ezezaguna zitzaien publizitate komertzialaren sarrera inpresionante eta indartsua izan da.

Komunismo urteetan errusiarrak ez du publizitate komertzialaren eraso telebisibo jarraitua pairatu behar izan, gaur ostera, publizitate telebisiboa da programarik ikusiena etxe errusiarretan.

Ikus ditzagun telebista kateak banan-banan.

ORT telebista.

Ostankino irrati-telebista konpainia honek Moskun du egoitza nagusia, bere estaldura, hala ere, Errepublika Burujabeen Batasunera hedatzen da.

Egunero emititzen du.

Bere bitartez aireratutako publizitateak emanaldiaren %12,4 betetzen dute.

RTR telebista. Errusiako telebista dugu hau (...)